XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Pakok azaletik hartzen zuen.

Eta geroztik Katortze...

Ba bilera hartaz anaiaren alabak ez dit deus esan egundaino.

Baina geroztik ez dit hotsegin zereginak dauzkala eta ea Beñaten bila joango naizen...

Astia izango du orain bera joateko.

Egia esan elizatik hasi eta kanposanturaino joan naiz.

Laister egin beharreko bidea izango dut nik ere, esaten den bezala, nire adinekoak maileguz bizi baikara...

Lekua egina daukagu aspaldian Txurkoeneko baratzan...

Aldameneko baserria Txurkoene da eta, hala esaten zioten gure zaharrek kanposantuari...

Oraindik bizi gara baina ez dakit nola ez nintzen gerran hil, Matxitxakoko hartan.

Agirre'tar Nikola hau, Metxa izenobez, Bizkaia itsasuntziko konbaterako lemazain izana naiz, Alejo Bilbao komandantearen konfidantzazko pilotua...

Atso-agureok maileguz bizi garela esan ohi da, baina niri beti esan izan didate mirariz bizi naizela...

Ez, ez da gerra kontua.

Sei urte nituen nik orduan.

Obispuaren muturpean gertaturiko miraria alajaina!

Te Deum eta guzti egin zuten, eta txokolatea eman zidaten, eta ardo goxoa ere bai, elizakoa...

Atso guztiek besarkatu nahi ninduten, haiek estutuak...!

Eta nik berriz Morikorekin aldegin nahi, eta Moriko nonbait izkutatua edo jende artetik ihes egina...

Gero Teileri Berriko amonari burutik egin zitzaion eta hor hasi zait galtza puska bat urratzen, erlikia dela hura eta amona zoro haiek zakur amorratua baino okerrago erlikia nahi dutela etxera eraman eta bruxatik tira eta urra, ia larrugorritan utzi ninduten...

Nik ez nuen ezer ulertzen.

Obispua etorria zen kanpai berria estrainatzen zelako gure elizan.

Gure herriko eliza txipia eta pobrea da.

Oraindik orain egona naiz barruan, Rufinoren hiletetan.

Betetzen da hiletetan.

Berogailuak ezarri dituzte.

Bezero zaharrak dituelako (...)